PAPERAK ESKUBIDEA DU
Orain dela urte asko, zuhaitz txiki bat nintzela, oso pozik bizi nintzen lagunekin. Guztira 7 hektarea osatzen genuen.
Egun batean izaki batzuk etorri ziren gu banatzera. Ez ziren oso handiak baina mozten zuten tresnak zituzten. Kamioi batera sartu eta paper lantegi batera eraman gintuzten, bai familia eta bai lagunak ere.
Ordu bat igaro ostean paper bilakatuta nengoen. Nire gurasoak eta osaba izebak ni itxaroten zeuden folio pakete batean.
Ikastola batera eraman gintuzten eta han paperak nola akabatzen zituzten ikustean, ikasle bati esan genion:
-Kaixo, esango zenidake zertarako bilakatu nauzun hegazkin bat eta zergatik bota nauzun zakarrontzira?
-Hara, hitz egiten du!! .-eta korrika joan zen harriturik.
Ni haserreturik ideia ikaragarri bat izan nuen:
“Ikastolako paper guztiak lapurtu eta horrela ikasle eta irakasle guztiak paperaren beharra ikusiko dute”
Horrela egin genuen eta ikasleak berehala hasi ziren proteskaka. Orduan honela esan genien:
-Papera birziklatzen eta behar dena erabiltzen baduzue guztia bueltatuko dizkizuegu.
Ikasleak eta irakasleak esandakoari jaramon egin zioten eta horren ondorioz paper birziklatua eta kalitate gutxiko papera erabiltzen hasi ziren.
OHARRA: Denok, hau egiten badugu baso eta zuhaitz asko moztea galaraziko dugu. DENON ESKU DAGO NATURA ZAINTZEA, EZ EZAZU APURTU!!
EGILEA: Unai Makaia.


Zabaldu
del.icio.us