Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ipuin tailerra
San Nikolas ikastolako DBH 1.mailako Ipuin tailerrean egindako lanak, paperaren inguruko lanak, aurkezten dizkizuegu:

03/05/2007 GMT 1

Orri baten bidaiatxoa

ipuin @ 17:35

Gaur hamabost, Ekaitz eta bere lagunek, abentura txiki bat bizi izan zuten. Bermeon zeuden, ikastolarekin irteera baten. Goiz osoa eman zuten jasotako informazioa orri batean idatzi eta idatzi. Bazkaltzeko ordua ailegatu zen, eta talde askotan banatu ziren. Ekaitz bere gelako mutil batzuekin zegoen; batek txisteak kontatzen zituen besteek barre egin zezaten; beste batek bere janariaren berri ematen zien inguruan zituenei,azken hauei lerdea ateratzen zitzaielarik. Eki, Ekaitzen lagun hoberenetariko bat, bere neskalagun Ainhoarekin zegoen hortik, eta Edurne, Ekiren lehengusina, Ekaitz begiratzen ari zen une oro.

Horrelako batean, Markelek, gelako azkarrenak, mofeta bat ikusteaz batera, oihu bat bota eta denak animalia zegoen zuhaitzera hurbildu ziren. Guztiak zeuden liluraturik, ez baitzuten inoiz horrelakorik ikusi. Bitartean, haize bortitz bat igaro, eta Ekaitzen apunteen orria airean gora altxatu zuen. Inor ez zen konturatu, Edurne izan ezik, eta honek, mutilari abisatu zion. Korrika batean joan ziren Ekaitz eta Edurne orriaren atzetik. Baina zuhaitz batean trabaturik geratu zen. Mutikoa, bakarrik igotzen saiatu arren ailegatzen ez zela ikusi eta Edurne bizkar gainean altxatuz, orria hartu ahal izan zuten. Baina neska txiselarri zen, eta eutsi ezinean zegoela, orria eskuetatik eskapatu zitzaion. Berriz ere orriaren atzetik abiatu ziren, eta oraingoan arrantzale baten txalupan sartu zen folioa. Honi jarraitzea ezinezkoa egin zitzaien, eta guztiz tristeturik, gainontzekoak zeuden lekura joatea erabaki zuten.

Heldu bezain laster, andereñoari gertatutako guztia kontatu zioten, baina honek ez zien inolako kasurik egin:

-Orria ondo gordeta edukiko bazenu, ez litzaizuke hori gertatuko!-oihukatu zion.-Orain zuk jakingo duzu zer egin, ``ez nahiko´´ bat atera nahi ez baduzu; lagun bati eska diezazkiokezu apunte guztiak, edota gogoratzen duzuna idatzi. Gero nik lana baloratuko dizut.

Aurpegi txarrez, bazter batean eseri ziren. Bitartean, orriak bere bideari ekiten zion...

Txalupa hurak Mundakarako bidea zeukan, eta bertara heldu zirenean, gizonak orria hartu eta hortik hurbil zegoen zelai bateko zakarrontzi batera bota zuen. Egun batzuk eman zituen kartzela txiki hartan, behin ume talde bat etorri eta futbolean jolasten, folioa lurrera erori zen, beste zakarrekin batera.

Arratsalde horretan bertan, orritxoak hegaldi berri bat hartu zuen, berriz ere Bermeora.

Bestalde, Bermeon, Ekaitzen ama erosketak egiten ari zen, eta horrelako batean, gure lagun txikia amaren erosketa gurdian pausatu zen. Horrela, etxera heltzean, amak Ekaitzi apunteen orria erosketa poltsatik aterata eman zion.

Hala bada, hurrengo goizean, mutikoak lana itzuli zion andereñoari, eta azken honek, nota ona jartzea erabaki zuen.

Gauean, Ekaitz ohera sartu eta orriak egin izan zuen bidaia imajinatuz, loak hartu zuen.

Oihane landazabal

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!