ORRI BATEN AMETSA
Ni Klima deituriko orri birziklatu bat naiz. Plastikozko kutxa orlegi batean nago. Nire gainean, ehun orri ditut, gutxi gora behera. Bi lagun ditut, Quik eta Silver. Hemen oso gustora nago, nahi dudana egiten dut eta. Nire janaria, kutxa azpian gelditzen diren arrastoak dira, normalean nahiko goxo daude. Ez dut neba-arrebarik, lehen esan dizuedan bi lagun horiekin bizi naiz.
Behin nire lagunekin nengoela, ume batek hartu, eta ez nekien nora eraman ninduen, bakarrik nekien mahai batean nengoela. Mutila kilikiliak egiten hasi zitzaidan, gauza arraroak idazten. Bat-batean, boligrafoa lehertu zitzaion, eta ni zuria izanik, urdina bihurtu nintzen. Ez nekien zer ziren ikur arraro eta desitxuratu horiek. Orduan honek, kutxa gorri batera bota ninduen. Han aste oso bat igaro eta lagun bat egin nuen. Gero, neska batek beste kartoizko kutxa batera garraiatu gintuen nire laguna eta biok. Gauza guztiak han utzita ihes egin genuen handik. Etxetik ateratakoan, oztopo asko jasan genituen, baina azkenean, gela urdin hortatik atera ginen. Ez genekien zein norabide hartu baina azkenean, etxe hartatik alde egitea lortu genuen pozaren-pozez. Ateratakoan, eskailera batzuk ikusi genituen. Behera egin eta ate bat zabalduta ikusi genuenez, hara jo genuen. Ondoren beste neska batek hartu eta larrosa koloreko beste gela batera eraman ere. Neska, zirudienez, gaztea zen. Hurrengo egunean, hartu eta zirriborroak egiten hasi zen nire atzeko aldean, urdina ez zegoen tokian. Irudia ez zitzaidan bat ere gustatzen baina gero, ohitu egin nintzen. Gaztea papera ebakitzen hasi zen, orduan mahi gainean utzi eta bere logelatik alde egin zuen, ziztu bizian. Hurrengo goizean, bere amak zakarrontzira botako ninduela, bat- batean esnatu eta amets bat zela konturatu nintzen.
Leire Arana

Zabaldu
del.icio.us