NON HASI ETA NON AMAITU
Kaixo, ni Martin deitzen naiz eta 50 urte ditut. Momentu honetan, ganbara batean bizi naiz, baina hona heldu aurretik, leku eta forma ezberdinekoa nintzen.
Ni 1957. urteko udaberri batean jaio nintzen, hain zuzen ere, Brasil aldeko Amazonas oihanean. Hasieran, oso gutxi neurtzen nuen, baina bat-batean, hazten eta hazten hasi nintzen, 2, 5 metro neurtu arte. Gaztea nintzenean, ingurutik lagun asko nituen, eta oso ondo pasatzen nuen beraiekin jolasten.
39 urte eta 364 egun nituen egunean, ni bizi nintzen auzora, zurrumurru beldurgarri bat iritsi zen, zonaldeko zuhaitz guztiak botako zituzten! Hau beldurra! Gau horretan, nik ez nuen lorik egin, ez dakit hurrengo egunean nire urtebetetzea zelako, ala horiek oihan zoragarri horretan pasatuko nituen azken egunak zirelako zen. Azkenean lokartzea lortu nuen.
Hurrengo egunean, esnatu egin nintzenean, kamioi erraldoi batean nengoen beste hainbat enborren artean. Nire urtebetetze eguna eta ni kamioi batean, ez dakit norantz! Gainera ez zegoen ezagunik! Oso txarto pasatu nuen egun horretan, triste geratu nintzen.
Hiru egun eman nituen kamioi batean, eta gero, 10 egunez egon nintzen itsasontzi batean. Azkenean, Australiako fabrika batera heldu nintzen arte. Hantxe, banan- banan zatitu eta gero paper egin gintuzten. Ondoren, Txinarantz abiatu nintzen.
Hantxe, ikastetxe batean egon nintzen. Umeak paperak neurririk gabe erabiltzen zituzten, eta honela, nigana ere heldu ziren. Mutiko bihurri batek hartu eta honek hegazkin moduan erabili ninduen. Asperturik edo, mutikoak leihotik bota eta kale gorrian gelditu nintzen jendearen oinek ni zapaltzen ninduten bitartean.
Halako batean, haize bolada bortitz batek, hondartza batera eraman ninduen eta hantxe, uretara sartu nintzen, handik zehar nabigatzera, baina, korronteen erruz, ondoko hondartza batean agertu nintzen. Uda zenez, zabor biltzaileak hartu eta zarama poltsa batean sartu ninduen. Handik fabrika batera eraman eta gizonak papera, beira...banatzen ari zirenez, ni papel artean utzi ninduten. Egun batzuetara, kartoi egin eta Londresera abiatu nintzen.
Handik janariz beteta, Sahararako bidea hartu , eta ezuztekoan, hegazkin batean sartuta, Euskal Herrirantz abiatu nintzen. Han, bikote ezkonberri batek hartu, eta trastez beterik, ganbara batean sartu ninduen.
Orain hantxe bizi naiz, beste kutxa eta gauzen artean. Gainera, hango traste guztien artean nire txikitako lagun bat aurkitzen da, bera ere ni bezala kutxa batean amaitu duena. Hauek euskaraz hitz egiten erakutsi eta beste hainbat gauza egiten ere erakutsi zidaten.
Horrela igaro izan ditut nire bizitzako 50 urteak, eta zalantzarik gabe, oso ondo pasatu dut.
Egilea: Itxaso Pujana


Zabaldu
del.icio.us