NIRE BIDAIA ETA..
Gurasoek abandonatu ninduten egunean gertatutako istorioa kontatuko dizuet.
“ Bidaia eder bat egin nuen itsasbazterretik. Itsasertzean siesta botatzen nengoela, lasaitasuna apurtu zuen surf taula batek hartu ninduen bere bizkarrean. Honek, surflari bat zeraman nirekin batera. Mutilak, adi-adi begiratu ninduen bere begi urdinekin, itsasoa bezain urdinak. Jarraian konturatu zen nire azal zurian mezu bat idatzia nuela.
Hondarrean taula utzita, ni hartu eta neraman mezua irakurtzen hasi zen. Bost minutu igaro ondoren, kirolariak itsasora bota ninduen, eta surfean jarraitu zuen.
Uretan jolasean nenbilela, aleta gris eta ikaragarri bat ikusi nuen niregana hurbiltzen zena. Igerian hasi nintzen, hura marrazoa zela konturatu orduko. Abiaduran aritzea alferrikakoa zen, animaliak nik baino askoz ere arinago egiten baitzuen.
Estutasunarekin iritsi nintzen hondartzan zeuden haitz zorrotzetara eta bertan loak menderatu ninduen. Esnatzerakoan, leku ezberdin batean ikusi nuen nire buru bustia eta kezkatuta geratu nintzen non egon ote nintekeen pentsatzen.

Haizerrota baten puntan aurkitu nintzen, honen hegal baten izkina batean alegia. Bertatik salto egin nuen Holiwoodeko artista baten antzera.
Ilunabarra zen jada eta herrira joatea erabaki nuen. Erdialdean nengoela, etxe eder bat ikusi eta honen hormen barnean sartzea erabaki nuen gaua pasa nezan. Bertan oso ongi hartu ninduten baita afaria eman ere!, honako jaki hauek dastatu nituen: oilasko errea, moluskoak, entsalada eder bat, txokolatezko tarta gozoa... Mahaiak ametsetan agertzen zirenen antzekoa ziren, ederrak!, azkenik bertan bizitzeko aukera utzi eta nik onartu egin nuen.”
Gaur egun etxe horretantxe nago zuei ipuintxo dibertigarriak kontatzen.
Leire Etxegia


Zabaldu
del.icio.us