MIKEL ETA ANTTONEN BIDAIA
Baziren behin folio zuri bat eta kartoi zati bat. Folioak Mikel zuen izena zuri-zuria elurra bezain zuria zen eta kartoia, ordea, Antton deitutakoa pila bat aldiz birziklatuta zegoen eta oso marroia zen. Mikel Anttonen biloba zen. Folioa oso zoriontsu bizi zen bere aitonarekin, lasai-lasai. Agureak beti bere bilobari abenturazko istorioak irakurtzen zizkion oheratu baino lehen. Eta goizeko ordu txikitan ordea, abesti polit batekin altxatzen zuen.
Baina zoritxarrez arratsalde ilun batean non haizea zen errege, negozio gizon batek Antton gizajoa Gasteizko postetxera eraman zuen. Orduan larrituta harantza zihoan kamioi batean sartu zen. Bertara ailegatzean egundoko hiria aurkitu zuen. Oso galduta aurkitzen zen ez zekielako non zegoen bere aitona. Orduan bere bila hasi eta ikusi zuen kamioi bat lantegi handi batean sartzen zela. Ondoren lantegiaren punturik altuena begiratu eta Gasteizko postetxea jartzen zuen kolore biziekin. Harantz abiatu zen haizearen laguntzaz. Bere aitona ikusi zuen makina arraro samar batean eta txarrena zen handik igarotzen zirenean heriotza zeukatela itxaroten.
Orduan gizarajoak handik atera behar zuen nahita nahiez. Beraien arteko lotura oso estua zen momentu hartan. Baina Mikelek asko maite zuen bere aitona eta horren ondorioz, indarra ez zegoen lekutik atera zuen bere aititea salbatzeko. Denbora gutxi gelditzen zitzaion baina...
Lortu egin zuen. Handik ateratzea lortu zuen bere heriotza galaraziz.
Handik aurrera Antton eta bere biloba ez ziren bata bestearengandik banatu. Eguzkia zen munduko erregea egun hartan ez Antton joan zen egunean bezala.
“Ez ezazu orri zuri bat ere ez alferrik galdu bakoitzak bere bizitza duelako”
BIRZIKLATU EZAZU MUNDU HOBEAGO BAT LORTZEKO!
Unai Castro

Zabaldu
del.icio.us