MARTINEN BIZITZA LUZEA
Bazen behin Martin deitutako horri bat gaztainondo bat zutena amatzat. Goiz euritsu batean bere ama gizon batzuek hartu zuten eta fabrika ilun batera eraman ere , Martin eta anaiek atera eta plastikozko poltsa batean sartu zituzten.
Aste bat beranduago argia lehenengo aldiz ikusi eta segidan anai-arrebek ohiuka hasi ziren;
-Zer gertatzen da? Non gaude? Eta non dago ama!!!-Batzuk negarrez hasi ziren beste batzuk poltsatik ateratzeko ahaleginak egiten zituzten eta Martin eta lau anaia-arreba zer gertatuko zen itxaroten zeuden.
Denbora asko pasatu zen eta bat-batean aurpegi itsusiko andereƱo batek hartu gintuen. Begi ilunak, aurpegi tximurtua eta belarri handiak zituena, askojakindun aurpegia zeukan.
Egun batean azkar eta zakarki atera zituzten plastikozko poltsatik eta orri guztiak oihuka ari ziren :
- Zer gertatuko ote da orain??- esaten zuten guztiek.
Mahai berdeetan banatu eta Martini Ekaitzen mahaian tokatu zitzaion, altzari zakarra eta boliaren tintaz bustirik zegoena. Martini boliak kili -kiliak egiten zizkion eta barrezka hasi zen.
- Jajajajaja... zelako kili-kili!
-Baina erotuta zaude! zer zabiltza orain barrezka?- Esan zioten hurbileko mahaikoak. Azterketa amaitzerakoan Martinek ahituta amaitu zuen.
Hurrengo egunean froga zuzenduta eman eta oso gaizki zegoenez, Ekaitzek kajoian sartu eta horrela hiru astetan egon zen.
Azkenean andereƱoak esan zien umeei:
- Uztu oraintxe bertan kajoia eta bota behar ez dituzuen orriak - Ekaitzek harritu aurpegiarekin begiratu eta kajoia orririk gabe utzi zuen.
Martinek bere lagunen artean eztututa bidaia luze bat egin zuen. BI egun beranduago erreziklatzera heldu eta lehenengo liburu berziklatua bihurtu zuten.
Liburutegi batean egon zen denbora asko baina egun batean erratuta liburua zakarrontzira jausi eta garbiguneko langileek orri erreziklatuen lekuan utzi zuten.
Azkenean kartoi kaxa bat bihurtu eta ganbara batean sartu zuten, umearen margolanak eta jolasak bere barnean zituelarik. Oraindino han jarraitzen du baina inoiz baino baliagarriago sentitzen da.
Patricia Bilbao-Goyoaga



Zabaldu
del.icio.us