PAPERAK BIZITZA BAT BAINO GEHIAGO DU
Arratsalde argitsu bat zen. Aititea eta bere iloba, Unai portalean eserita zeuden. Agureak bere ilobak bokadilo papera jardinera bota zuenean
hauxe esan zion :
-Batu hori !
-Baina paper hori hor geratuko da busten -esan zion Unaik.
-Ez! - Ohiukatu zion aitonak -Paper horrek bizitza asko eduki ditzake. Adibidez...
“Egun batean nire lagun hoberenarekin piraguan joan nintzanean bokadilo papera bota eta nire andereñoak esan zidan:
-Fermin, bota duzun paper horrek bizitza asko eduki ditzake.
Nik kasurik egin gabe uretara bota nuen baina lehenago gauza bat irudikatu nion. Aurpegitxo bat.
Nik bota ondoren andereñoak hartu eta erreziklatzera bota zuen. Beste egun batean nik azterketa bat eduki eta egun hartan bota nuen papera zela konturatu nintzen. Andereñoari galdetu eta esan zidan gertatutako guztia.”
Orduan ni konturatu nintzen paperak bizitza bat baino gehiago eduki ahal zuela eta horregatik esaten dizut hori guztia zeren niri gertatutakoak ilusio handia egin zidan .
- Aitona, hemendik aurrera, badakit zelako garrantzia daukan paper bat erreziklatzea eta halaxe egingo dut.
Aintzane Zuñeda

Zabaldu
del.icio.us