NATURAN LAGUNTZEN
Orain dela lau urteko uda berotsuan, Elantxobe herriaren inguruan, sei lagun bizi ziren. Unar, futbolari bikaina eta izaera dibertigarriko ile argidun eta begi grisak zituen mutikoa. Leizuri umore txarreko, ile beltzadun, begi marroidun neskato txintxatia zen, Anartz, ile luzea eta argia zuen mutilik jatorrena, Araitz oso alaia, jatorra eta jakintsua, eta azkenik, Naroa, kuadrilako errebeldearen lekua betetzen zuena, denetaz pasatzen zuen, baino barnean sentimendu oneko neska sentikorra zen. Baina hauen artean, bazegoen lagun berezi bat, gau eta egun basoan egoten zena, “zuhaitz zaharra” deitzen zioten, bertako neska-mutilentzat aholkularirik onena, arazo guztiak konpontzen zituen, edo gutxienez saiatu.
Egun denak bezela “zuhaitz zaharrerantz” zihozela, hainbat zuhaitz inguruan falta zirela ikusi zuten:
-Alaa!, zer demontre gertatu da hemen!! Eta gainontzeko zuhaitzak?-esan zuten larritasunez Araitz eta Unarek.
-Zera gazteok...kamioi batzuk etorri eta dena...akabatu egin dute, zerbaitz entzun dut bai...etxeak egiteko dela edo holako zeozer..-azaldu zuen honek ahots urratuaz.
-Ez da bidezkoa!, eta horrela bada, zuri ere berdina egingo dizute! Ez mesedez ez!, zerbait egin behar dugu!-aipatzen zuen Anartzek.
-Eta hori bada gehien kezkatzen dizuena...arazorik handiena hainbat animaliatxo etxebizitzarik gabe geratu direla da, dena hankaz-gora jarriko dute Elantxoben gazteok...
-Ez, ez eta ez!, hori ez da horrela izango!, nire amona Miren Begok Bilbon lan egiten du naturaren aldeko “klub” batean, baina nahiko zahartu denez, bere azkenengo lana egin eta erretiratu egin nahi du. Berak lagunduko gaitu, eta Elantxobek betiko legez jarraituko du, harrigarria iruditzen zait ezer ez egin gabe geratzeko asmoa izatea...-proposatu zuen Naroak.
-Eldaniagarria da Naroa!
Esan eta egin. Naroak Bilboko amonari deitu zion eta honi oso ongi iruditu zitzaion. Mirenek, goizeko bederatziak puntu-puntuan deitu zion bere “Klubeko” nagusiari, eta itsasontzi bitartez joateko asmotan geratu ziren denak, telebistakoak eta guzti.
Zati batean itxaroten egon ostean, Leirzurik itsasontzi bat ikusi zuen urrunean, eta bai halaxe zen, “ZBK”-koak ziren hau da: “Zuhaitz Bazterturik Ez” taldekoak.
Izugarrizko zoramena zen Elantxoben, baina nahiz eta arratsalde osoan kexatan egon, hasieran ez zuten ezer lortu, honela oihukatzen zuten:
“-Zuhaitzen mozketarik ez!, Natura desagerturik ez!, fabrikatzaileak hiltzaile!-oso gogotsu ari ziren herri hartako biztanle denak naturaren alde .
Aste bat kexatan egon ostean, azkenik lortu zuten helburua. Ez dute zuhaitz gehiago moztuko et amama Miren pozik itzuli zen bere bilobaren nahia lortuz.
Momentu hartatik aurrera denak pozik jarraitu zuten, horrekin barne “zuhaitz zaharra” bisitatuz.
Aiora Inzunza



Zabaldu
del.icio.us