Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ipuin tailerra
San Nikolas ikastolako DBH 1.mailako Ipuin tailerrean egindako lanak, paperaren inguruko lanak, aurkezten dizkizuegu:

03/05/2007 GMT 1

PAPERA ABESTEN

ipuin @ 17:31

Julen_E1

Kaixo Pepe deituriko papera naiz eta nire bizitzaren pasarte bat kontatuko dizuet.
“Behin nik 14 urte nituela dei bat jaso nuen, lehiaketa batetik deitzen zidaten hau esanez:
- Kaixo ni Nerea Alias deitzen naiz eta “Egin Kantura” etortzeko deitzen dizut, etorriko zara ?
-Ez dakit ba, galdetuko dut ( galdetu ostean ) bai joango naiz.
Eguna heldu zenean Pepe 6.00 etan altxatu gosaldu eta atera zen . Bat-batean eta 2 Km-ra, Iurretan hain zuzen ere , hauxe ikusi nuen EITB letra handitan baina ez zela konturatu nintzen, atzetik batek bultzatu eta barrura sartu nintzen ate guztiak itxi eta prozesu guztia hasi baino lehen, salbatzailea etorri eta salbatu ninduen.
Julen_E2
Egun batzuk geroago lortu zuen programan parte hartzea.aurkezleak areto guztiaren aurrean esan zuen:
-kaixo Balmaseda! Gure lehenengo partaidea Pedro dugu eta “Lokaleko leihotik” abestuko digu.
Egin kantu bukatzean etxera itzuli eta irabazi zuela esan zuen. Ospatzera joan zirenean bahitu eta lantegi batera eraman zuten. Han masa bat egin ondoren 2 makinetatik pasatu ostean, zilindro itxura eman eta gero moztu, folio itxura zeukanez denda batera saltzera eraman zuten. Halaxe amaitu zen Pedroren ametsa.

Julen_E3

Egilea: Julen Espinazo

NON HASI ETA NON AMAITU

ipuin @ 17:30

Kaixo, ni Martin deitzen naiz eta 50 urte ditut. Momentu honetan, ganbara batean bizi naiz, baina hona heldu aurretik, leku eta forma ezberdinekoa nintzen.

Ni 1957. urteko udaberri batean jaio nintzen, hain zuzen ere, Brasil aldeko Amazonas oihanean. Hasieran, oso gutxi neurtzen nuen, baina bat-batean, hazten eta hazten hasi nintzen, 2, 5 metro neurtu arte. Gaztea nintzenean, ingurutik lagun asko nituen, eta oso ondo pasatzen nuen beraiekin jolasten.

39 urte eta 364 egun nituen egunean, ni bizi nintzen auzora, zurrumurru beldurgarri bat iritsi zen, zonaldeko zuhaitz guztiak botako zituzten! Hau beldurra! Gau horretan, nik ez nuen lorik egin, ez dakit hurrengo egunean nire urtebetetzea zelako, ala horiek oihan zoragarri horretan pasatuko nituen azken egunak zirelako zen. Azkenean lokartzea lortu nuen.

Hurrengo egunean, esnatu egin nintzenean, kamioi erraldoi batean nengoen beste hainbat enborren artean. Nire urtebetetze eguna eta ni kamioi batean, ez dakit norantz! Gainera ez zegoen ezagunik! Oso txarto pasatu nuen egun horretan, triste geratu nintzen.

Hiru egun eman nituen kamioi batean, eta gero, 10 egunez egon nintzen itsasontzi batean. Azkenean, Australiako fabrika batera heldu nintzen arte. Hantxe, banan- banan zatitu eta gero paper egin gintuzten. Ondoren, Txinarantz abiatu nintzen.

Hantxe, ikastetxe batean egon nintzen. Umeak paperak neurririk gabe erabiltzen zituzten, eta honela, nigana ere heldu ziren. Mutiko bihurri batek hartu eta honek hegazkin moduan erabili ninduen. Asperturik edo, mutikoak leihotik bota eta kale gorrian gelditu nintzen jendearen oinek ni zapaltzen ninduten bitartean.

Halako batean, haize bolada bortitz batek, hondartza batera eraman ninduen eta hantxe, uretara sartu nintzen, handik zehar nabigatzera, baina, korronteen erruz, ondoko hondartza batean agertu nintzen. Uda zenez, zabor biltzaileak hartu eta zarama poltsa batean sartu ninduen. Handik fabrika batera eraman eta gizonak papera, beira...banatzen ari zirenez, ni papel artean utzi ninduten. Egun batzuetara, kartoi egin eta Londresera abiatu nintzen.

Handik janariz beteta, Sahararako bidea hartu , eta ezuztekoan, hegazkin batean sartuta, Euskal Herrirantz abiatu nintzen. Han, bikote ezkonberri batek hartu, eta trastez beterik, ganbara batean sartu ninduen.

Orain hantxe bizi naiz, beste kutxa eta gauzen artean. Gainera, hango traste guztien artean nire txikitako lagun bat aurkitzen da, bera ere ni bezala kutxa batean amaitu duena. Hauek euskaraz hitz egiten erakutsi eta beste hainbat gauza egiten ere erakutsi zidaten.

Horrela igaro izan ditut nire bizitzako 50 urteak, eta zalantzarik gabe, oso ondo pasatu dut.

Itsaso_P

Egilea: Itxaso Pujana

AITITEK KONTATUTAKO BIDAIA

ipuin @ 17:28

Duela asko Algortako herritxo batean bazen familia bat “Orritxo” deiturikoa. Orritxo familia oso zoriontsua zen,Orritxo ama, Orritxo aita, Orritxo txiki eta aitona zeuden. Egun batean orritxo txikiak galdera bat egin zion:

-Aitona! Zergatik zara zu marroia eta ni txuria?

-Ba ni askotan erreziklatu nautelako...

Irati_A1

-Zer da erreziklatzea? -moztu zion Orritxo txikiak.

-Ba...erreziklatzea...da...ba...-aitonak ez zekien oso ondo zer zen, baina zekiena kontatu zion -lantegi batera eramaten zaituzte.Han gizon batzuk pasta bat bezala egiten zaituzte, gauza bero batera sartu, eta folio marroi itxurakoaz ateraz. Baina hiru edo zortzi aldiz erreziklatzean ni bezala marroika ateratzen zara

9 urte pasa ziren aitonak kontatu zion bidaiaren ondoren.Orain Orritxo txikik 12 urte zituen eta aitona hilik zegoen. Handik bi egunetara gizon batek orritxo txikia hartu eta aitonak esandako lantegi batera eraman zuen. Aitonak esan zion den-dena gertatu zitzaion. Etxe askotara joan zen baina egun batean etxe on batera eraman zuten. Han, lagun bat eduki zuen. Hori ezagutu zuenetik bere bizitza guztiz aldatu zuen. Leku askotara binaka joaten ziren. Baina egun batean Orritxo txikia eta bere laguna banatu eta lantegira berriz itzuli ziren. Gizonak kamioira eraman eta han Orritxo txiki konturatu zen aitona bezain marroia zela. San Nikolaseko ikastolara eraman eta han neska bat ezagutu zuen Orritxa deiturikoa. Orritxo txiki maitemindu zen, eta berarekin ezkontzeko eskatu zion.Orritxak baietz esan zion.

Irati_A2

Azkenean Orritxo txiki Orritxarekin ezkondu egin zen.
Oharra: ipuin hau gustatu bazaizue eta Naturarekin zerikusia duela konturatu bazarete, nik, nire bihotzez Naturarik ez apurtzeko esan nahi dizuet.
Irati Aldama

FOLIO ZURIA ETA KARTOIA

ipuin @ 17:27

Baziren behin folio zuri bat eta kartoi zati bat. Papel fabrikan bizi ziren, baina folio zuriak kartoi zati bat izan nahi zuen (handia eta indartsua).

Egun batean, folio zuria bahitu eta folio denda batera eraman zuten. Haur bat, folio zuri batzuk erostera joan zen denda horretara eta folio zuria zegoen paketea hartu zuen. Egun batzuk pasatu ziren haurrak hartu eta idatzi arte. Horren ondoren, sakarrontzira bota eta ordu batzuk beranduago papera batzeko kamioia pasatu zen. Papera fabrikara eraman eta han zegoela, lagun zaharrekin aurkitu zen. Erreziklatzeko, prosezu askotatik pasatu behar izan zuen eta horren ondoren, folio zuria, pizka bat marroizkago bihurtu zen. Bere lagunekin zegoenean, izkutatu egin zen, folio dendara ez eramateko,baina aurkitu egin zuten. Harrapatutakoan dendara eraman eta beste haur ezberdin batek erosi zuen bera zegoen paketea. Berriz idatzita izan ondoren errezikalatzera eraman zuten. Paper fabrikan zegoenean berriro ere, prosezu askotatik pasatu eta oraindik marroizkago egin zen. Horrelaxe pasatu ziren urteak eta egun batean, ezin zenean gehiago erreziklatu, gauza batez oroitu zen (kartoia bihurtu zela).

Azkenean oso pozik bizi izan zen, bere ametsa posible bihurtu zelako.
Iker_L
Iker Lores

JON ORRIAREN ABENTURAK

ipuin @ 17:26

Ni Jon naiz eta orri oso beldurtia naizela esaten didate.
Inprimagailuaren ahoan “2”urte daramatzat.

Gorka_M1

Duela 30 egun dena hasi zen gizaki beltzaran hark inprimagailua piztu zuenean eskutitz bat idazteko eta inprimatzeko. Inprimagailuak gosea zeukan eta gutxinaka bere barnean sartu ninduen, bere tintaz zikintzeko.
Handik atera nintzenean, beste kartazal batean sartu ninduten.

Hurrengo egunean burdinezko toki hori batean, sartu ninduten, beste folio askorekin.
Gorka_M2
Hortik atera bezain laster, motor baten atzeko kutxara sartu ninduten. Bat -batean motorra gelditu, paketea atera eta ate baten azpitik etxe baten barrura sartu eta etxeko senarrak hau jasotzean, zakarrontzira bota ninduen.
Handik 5 egunetara kamioi bat etorri eta ni nengoen poltsa barruan ahaztu zuen.
Halako batean txakur bat etorri eta nire poltsa apurtu eta janariaren hondakinak jaten hasi zen.

Ni handik atera nintzen eta alboko eduki ontzi urdinean sartu nintzen lo egitera.
Hurrengo egunean lantegi batean esnatu eta, bat-batean...
-Plof!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Urez betetako toki batean sartu ninduten eta 5 egun igaro nituen.
Lehortu nintzenean kloroa bota eta oso zuria jarri nintzen.
Prozesua asko gustatu zitzaidanez, 8 aldiz errepikatu eta 9.aldian kartoi bihurtu nintzen.

Handik aurrera oso pozik bizi izan nintzen arrapala motela bihurtuta.

Gorka_M3

BUKAERA !!!
Egilea:Gorka Martin

AITITEREN ISTORIOA

ipuin @ 17:25

Orain dela urte asko Amazonaseko baso batean, aitite bat bere ilobei istorio bat kontatzen zegoen. Bere istorioa honela hasten zen:

“- Duela urte asko baso honetan gizon maltzur batzuk etorri ziren zerrekin. Horietariko bi zuhaitz nire gurasoak ziren. Gizonek zuhaitzak mozten hasi eta ehun zuhaitz eraman zituzten.
Kamioian sartu eta fabrika batera eraman zituztenean, han egunak igaro zituzten. Bi aste pasatu ondoren, izugarrizko makina handi batean sartu eta atzeko aldetik mila folio atera ziren.

Garazi_S1

-Eta zer egiten dute folio horiekin? -esan zuen zuhaitz txiki batek.

Aititeak negarrez, hau erantzun zion:

-Folio horiekin ikastoletara, lanbideetara... eramaten dituzte.
Jende gehienak paperak marrazkiak egiteko erabiltzen dituzte.
Paper horiek erabili ostean , birziklatu eta ondorioz folioak ilunagoak gelditzen dira. Hiru aldiz edo gehiago birziklatzen dutenean, azkenean kartoia ateratzen da.

-Eta zertarako erabiltzen dute kartoia? - esan zuen neska txiki batek.

Aitonak ia lokartuta erantzun zion:

- Kartoia erabiltzen da gauza askotarako, adibidez: gauzak sartzeko, gauzak egiteko...

Umeak ia ere lokartuta, aititeak bere istorioa amaitu zuen. Aitonak logure izugarria zuen eta bat-batean hau esan zuen:

- Gabon!!!!!!!

- Gabon aitite!!!!!!! -erantzun zuten bere ilobek.

Garazi_S2

Amazonasen gaueko 22:00ak ziren, aititea lokartuta gelditu zen. Umeak ere.

Horrela bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Amazonaseko ibai ertzean.

OHARRA: Ez ezazu Natura suntsitu, guztiok berdina egiten badugu naturarik gabe geldituko gara, mesedez, ez suntsitu!!!!!!!!!

ZAINDU!!!!!!!

Garazi_S3

EGILEA: Garazi Sanchez

Txominen abentura zoragarriak

ipuin @ 17:24

“Duela urte asko hobeto esanda, 1999.urtean Hendaian izan ere, gertatu zen orain kontatuko dizuedan istorio hau.”

Bazen, Oier izeneko mutiko bat, Patxi izeneko Eukaliptu bat bisitatzen zuena. Egun batean Patxiri Eukaliptu hazi bat jausi zitzaion eta Oier ikastolatik irtetzean lurrean aurkitu eta izen bat jarri zion; Txomin hain zuzen ere. Lurretik hartu eta zaintzeko etxera eraman zuen. Egunak igaro zituen Oierren etxean eta azkenean Patxiren ondoan landatu zuen. Euria hasi eta mutilak etxera joan behar izan zuen. Eguzkia atera zen aste batzuk igarota eta beti bezala Txomin bizitatzera joan zen gustora. Handitzen zela ikusi eta hilabete batzuk itxaron zituen zuhaitza hasteko eta berarekin papera egin ahal izateko, baina nahiko denbora utzi zuen bakarrik eta bera ailegatu baino lehen aizkolariak joan ziren lantegi batera eraman eta Txominekin papera egin zuten.

Oierren amak papera erostera joan behar zuen eta liburudenda batera abiatu zen. Etxera heldu eta Oierri paper mordoa eman zion. Horiek Txominekin egindako paperak ziren eta honek esan zuen:

-Kaixo Oier ni naiz Txomin! Zer moduz zaude?
-Zu zara Txomin? Pozten naiz zu ikusteaz!

Ane_B1

Horrela igaro zituzten orduak hitz egiten. Oierrek lan bat egin behar zuen eta Txominen orri bat hartu eta lana egiten hasi zen. Txomini ez zitzaion arduratu bere zatiak asko zirelako eta ez hori bakarrik gehiago zeuden. Lana bukatu bezain laster lotara joan zen.

Ane_B2

Hurrengo egunean Oierrek Txominen orri batzuk hartu eta ikastolara abiatu zen. Hau, berandu itzuli zen etxera liburutegian geratu behar izan zuelako. Etxera heldu zen eta orduan amak honako hau galdetu zion:

-Zertarako dakarzu liburu hori Oier? Ze liburu da?
-Ba, ezertarako, ikasteko...-esan zun Oierrek larriturik.
-Ziur ahal zaude, utzi ikusten
-Ez!!, ikasi egin behar dudala. Utziko didazu ikasten lasai-lasai?-galdetu zion Oierrek amari.
Eta bere gelara sartuzen. Egunak pasa ahala joan ziren eta Txominen orriak gastatzen hasi ziren. Orduan, Oierrek liburua hartu eta irakurtzen hasi zen Txomin gastatzerakoan zer egin behar zuen jakiteko. Irakurtzea bukatutakoan, lotarako ordua ailegatu zitzaion.

Konturatu barik goiza heldu zen, baina larunbata zenez, Txomin berziklatzeko ordua ailegatu zela pentsatu zuen . Orduan bere amari hau esan zion:

-Ama paperak berziklatzeko behar diren materilak erostera noa, orain etorriko naiz , agur ama musu bat, asko maite zaitut!!

Bi ordu iraun zituen, beharrezko materialak erosten.
-Ama helduta nago jada!!-esan zion Oierrek.
Mutikoa bere lagunaren eskulan hau egiten hasi zen. Bukatu eta Txomin beltzago egon arren han zegoen oraindik, eta paper bat gordeta utzi zuen betiko zahar-zahar egon arte.

Ane_B3

Ane Baez

AITONAREN BILA

ipuin @ 17:23

Ane_A1

Paperan folio bat da, 2 hilabete ditu eta Lekeitioko fabrika batean bizi da, beste egunkari, aldizkari eta folioekin batera.

Behin Paperon bere lagun onena, familia zeukala esan zion, lehenengoz Paperanek ez zuen sinesten, baina geroago lasaitu eta egunkari zaharrarengana joan zen. Egunkari hau, fabrikako zaharrena zen, hortaz jakintsuena.

Ane_A2

- Kaixo Egunkari!!- esan zuen totelka
- Kaixo egunon!! Paperan zara ezta?- folioa oso urduri zagoenez, Paperonek bere ordez hitz egin zuen.
- Kaixo ni Paperon naiz Paperanen laguna eta jakin nahi dugu Paperanen aititeak bizirik edo hilda ote dauden.
- Zenbat urte ditu zure aititeak?- galdetu zion.
- Ez dakit, esan didatenez hemen ezkondu zen, bakarrik dakit hori.-esan zuen.
- A! Badakit nor den! Baina orain suposatzen dut Argentinan dagoela, 2000. urtean sortu, 2002an ezkondu eta Argentinara joan ziren eta ez ditut gehiago ikusi.
- Orduan Argentinan daude?- galdetu zion berriz Paperanek.
-Baietz! Argentinara joan behar zarete, badakizu nola joan Argentinara?
- Ez, ez dakigu- erantzun zuen.
- Nik esango dizuet. Lehenengo hemendik alde egin behar duzu atzeko atetik, gero itsasontzi gorri handi bat ikusiko duzue, bere ondoan kutxa urdin bat egongo da eta bere barruan sartu behar zarete. Norbaitek kutxa hori itsasontzian sartuko du eta hor itxaron Argentinara iritsi arte- azaldu ostean Paperonek galdera bat zeukan
- Baina gauza bat, Argentinako zein zatitan dago? Zein lekutan? Zein herritan?
- Buenos Airesen dago hor bertan galdetu kutxa marroi bati, zuen zain egongo da.
- Ongi da, eskerrik asko eta agur! Bagoaz!- atzeko atera abiatu ziren baina nola ireki? Paperonek ideia bat euki zuen, bata bestearen gainean jarri, baina alferrik. Paperanek kutxa bat hartzea pentsatu zuen, azkenean lortu zuten.

Kanpoan zeuden, baina bi kutxa urdin zeuden, zein hartu? Ez zekiten. Paperanek sakabanatzea erabaki zuen , bakoitza kutxa batera sartzea.
-Ez dakit Paperan, oso arriskutsua da, hobetu elkarrekin egon- esan zuen Paperonek.
- Berdin du, zu lasai.- Lasaitu zuen Paperanek.

Ane_A3

Bakoitza batean sartu zen, eta azkenean biak Argentinara heldu ziren. Ailegatu zirenean kutxa marroi bati galdetuz aititea bizi zen dendara heldu ziren.

Ane_A4

Azkenean Paperan eta Paperon aititearekin bizi izan ziren dendako dendariak saldu arte.
EGILEA: Ane Arana

EVANDER ORRIA

ipuin @ 17:21

Behin goiz eguzkitsu batean zuhaitzak poz-pozik bizi eta han basoan zeudenak guztiak lagunak ziren. Baina bat-batean taialari batzuk etorri eta zuhaitz guztiak moztu egin zituzten.

Eguerdian taialariak beraien lantegietara joan ziren zuhaitz horiek orri bihurtzera, baina ezin ziren paper bihurtu, hauek geihegizko kalitate onekoak baitziren eta beraien makina oso kalitate txarrekoa.
Taialari hauek ezin zuten Evander deituriko zuhaitzak moztu eta beste batzuk etorri ziren, baina hauek ere beraien lantegietara joan ziren. baina ezin zuten zuhaitza paper bihurtu.

Beste batzuk etorri ziren hobeagoak baina hauek ezin izan zuten paper bihurtu, zuhaitz hauek ere lur oso emankorretan landatuta baitzeuden.

Azkenean Inglaterrako taialari batzuk etorri ziren, hauek hoberenak ziren. Beraien lantegietara joan eta zuhaitza azkenean papera bihurtu izan zuten eta mundu guztirako banatu egin izan zuten.
HAU EGIA IZAN EDO EZ IZAN
IXO , ETA EZ INORI ESAN

Egilea: Andoni Ugarte

NIRE BIDAIA

ipuin @ 17:19

“Kaixo ni Antton naiz eta egin dudan bidaiaz hitz egingo dizuet, hau da, noiz aurkitu nuen eduki nuen alaba bakarra. Eta orain hemen dago eta istorio hau kontatzen dizuet berak eskatu didalako.

1992.urtean jaio nintzen Gorbeia mendian. Urteak pasa ondoren ume bat eduki eta Zirrikiturri deitu nuen. Ni handik eramatean Zirrikiturrik 12 urte zituen eta nik berriz 42. Alaba han gelditu zen bakar-bakarrik eta ni zuhaitz gehiagorekin eraman ninduten kotxe gorri batean. Heldu nintzen tokiak fabrika bat zirudien eta han zuhaitzak paper bihurtzen gintuzten. Nire aurretik zeuden zuhaitz batzuk, zati txikietan moztu eta horren ostean, makina batera sartu zituzten. Hurrengoa nintzen eta bat-batean txirrina jo eta langileak handik alde egin zuten:”
-Eta orduan zer gertatzen da?-esan zuen Zirrikiturrik.
“-Ba, han gelditu ginen, eta pentsatu genuen handik alde egitea. Orduan norbaitek beste ideia bat eduki zuen.
-Nire ustez, egin behar duguna da makinara sartu eta horrela bizirik iraungo dugu, bestela hemen geratzen bagara hil egin gaitezke.
-Arrazoi duzu-esan nuen nik.
Horrela egin genuen, nik sustraiekin altxatu eta makina bihurtzailea piztu nuen. Lehena izan nintzen hara sartzen.
1.-Bertan txikitu egin nintzen.
2.-Gero nire zati guztiak ur balde batean sartu.
3.-Kloroa bota.
4.-Bertan zegoen orea zuri-zuri bihurtu zen.
5.-Txirrindroak zapaldu ninduen.
Eta azkenik ore handi hartatik paper itxura eman eta gero lehortzen utzi ninduten. Egunsentia heldu eta esnatzean paper zuri polit bat nintzen. Bat-batean langileak heltzen hasi eta hauek izuturik geratu ziren zuhaitz bat ere ez ikusterakoan.
Orduan langileak zuhaitz batetik ateratzen zen papera multzokatu eta folio paketeak egin zituzten. Ez nuenez ikusten, lo egitea

pentsatu nuen. Ordu batzuk pasa ostean, etxe batean nengoen mahai baten azpian. Urteak pasa nituen han, ni nengoen paketea ez zelako amaitzen baina egun batean erabili ninduten. Ostean, bota beharrean, uretan sartu eta bertan berriro bihurtu ninduten papera baina beltzago nengoen. Egun horretan 1994.urteko otsailaren 5ean nire jabearen emazteari 2.en ume bat edukitzeko garaia heldu zitzaion eta ospitalera joan ziren. Leihoa zabalik utzi eta haizeak orduan ni ate ondoraino eraman ninduen. Bat-batean norbaitek txirrina jo zuen. Orduan nik esan nuen:

Ane_1

-Haizea! Putz egin-eta haizeak putz egin zuen. Ni atea zabaltzeko heldu nintzen arte. Pakete bat zen eta zabaltzean nire alaba zen : Zirrikiturri”.
-Orduan konturatu ginen hori zela gure tokia-esan zuen Zirrikiturrik amaiera jakinik.

Ana Atela

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!