Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ipuin tailerra
San Nikolas ikastolako DBH 1.mailako Ipuin tailerrean egindako lanak, paperaren inguruko lanak, aurkezten dizkizuegu:

12/05/2007 GMT 1

Erabil dezagun ondo papera

ipuin @ 20:54


PAPERAREN BIZITZA

ipuin @ 12:58

Iker_M1

Bazen behin paper zati bat Peiper izenekoa, munduko paperik zoriontsuena. Nahiko zaharra zen eta kalean ematen zuen bizitza osoa.

Iker_M2

Baina behin Brik izeneko kartoi zati bat aurkitu zuen.

-Kaixo,nola duzu izena ? –galdetu zion Brikek.

Peiperrek ez zekien norekin hitz egiten zegoen, kalean zeuden paper zati guztien artean zegoelako. Eta hau erantzun zion:

-Zu, zu , Matematikako paper zati hori , bai , zu, zu!

-Zer, zer nahi duzu?, lasai mutiko.- esan zuen Peiperrek arduraturik.

-Nola zu hemen kalean? Ez daukazu itxura onik, zenbat urte daramaflickrtzazu hemen kalean botata?- esan zuen Brikek.

-Ez dakit, gaur goizean esnatu eta hemen aurkitu naiz-esan zuen Peiperrek bildur itxura pizkatxo batekin

-Itxaron, Kerman jartzen du zure goiko alde horretan, Matematikako azterketa bat zara, ja,ja 2,1 Kermaan oso txarra izango zen Matematikako arloan.

-Baina, nola nago ni hemen paper bihurtuta? Hori da ez dudana ulertzen , ni lehen zuhaitz handi bat nintzen.

-Ba, seguruenik larre guztian zeuden zuhaitzak moztu eta fabrika batera eramango zintuzten hor…- esan zuen Brik jakintsuak

-Hori ezinezkoa da, ezin da egia izan- esan zuen Peiperrek begiak buztita zituela ikusita.

-Gero hor makina batzuen preso izan zinen eta izugarrizko gauzak egin zizkizuten.

-Baina hori ezin da izan , ni Matematikako azterketa izanda

-A zer pentsatzen duzu ba!, papera izan aurretik gauza asko gertatu behar dira . Agian, lehenago Natur ariketa izan ahal zinen edo horrelako gauzaren bat, eta behin eta berriz birziklatuko zintuzten.

-Baina orduan, zergatik naiz Matematikako azterketa bat?
-Ez dakit, ba, gauza askorengatik izan ahal da.

Gaua heldu zen eta horrela bukatu zen elkarrizketa.

IKER MADARIAGA

03/05/2007 GMT 1

PAPERAK ESKUBIDEA DU

ipuin @ 17:41

Orain dela urte asko, zuhaitz txiki bat nintzela, oso pozik bizi nintzen lagunekin. Guztira 7 hektarea osatzen genuen.

Egun batean izaki batzuk etorri ziren gu banatzera. Ez ziren oso handiak baina mozten zuten tresnak zituzten. Kamioi batera sartu eta paper lantegi batera eraman gintuzten, bai familia eta bai lagunak ere.

Ordu bat igaro ostean paper bilakatuta nengoen. Nire gurasoak eta osaba izebak ni itxaroten zeuden folio pakete batean.

Ikastola batera eraman gintuzten eta han paperak nola akabatzen zituzten ikustean, ikasle bati esan genion:
-Kaixo, esango zenidake zertarako bilakatu nauzun hegazkin bat eta zergatik bota nauzun zakarrontzira?
-Hara, hitz egiten du!! .-eta korrika joan zen harriturik.

Ni haserreturik ideia ikaragarri bat izan nuen:
“Ikastolako paper guztiak lapurtu eta horrela ikasle eta irakasle guztiak paperaren beharra ikusiko dute”

Horrela egin genuen eta ikasleak berehala hasi ziren proteskaka. Orduan honela esan genien:
-Papera birziklatzen eta behar dena erabiltzen baduzue guztia bueltatuko dizkizuegu.

Ikasleak eta irakasleak esandakoari jaramon egin zioten eta horren ondorioz paper birziklatua eta kalitate gutxiko papera erabiltzen hasi ziren.

OHARRA: Denok, hau egiten badugu baso eta zuhaitz asko moztea galaraziko dugu. DENON ESKU DAGO NATURA ZAINTZEA, EZ EZAZU APURTU!!

Unai_M1

EGILEA: Unai Makaia.

002 AJENTEA

ipuin @ 17:40

Unai_D1

20012. urtean bakarrik folioak, aurki genitzake, baina Mongolian, gizaki multzo bat aurkitzen da. Europan ordea Jons, Foli-Jons izeneko superfolioajentea “002”, gizakiaren maltzurkeriak apurtzen dituena, bizi da. Bere ajentziako kontaktoa Rokcy da, kartulina berde bat.

Gizakiek beti Ama-Naturari, maltzurkeriak egiten zizkieten eta egun batean, maltzur batek erreziklatzeko kontainer guztiak, lapurtu zituen.
Rokcyk “002” deitu, eta zer gertatu zen kontatu zion:
_”002”norbaitek erreziklatzeko kontainer guztiak lapurtu ditu. Hauek dira harrapatzeko erabiliko dituzun tramankuluak; Reziklatzailea (aurkitzen dituzun zikinkeriak reziklatzeko) eta pistola bat guztiakin akabatzeko.

Unai_D2

002 Mongoliara joan eta gaizkileen kuartelean sartu zen. Hor zikikeria asko zegoenez bere reziklatzailea erabili zuen. Gizakia hor zegoela konturatu zen 002k bere pistola atera eta gizkiekin akabatu zuen.
002k Rocky ikusi zuen eta...
-Ja,Ja,Ja nire tranpan jauzi zara!
-Ja,Ja, hori zuk uste duzu Rocky!
-Zer...
-Agur!!!
-Baina zer!, zikina nago ez!!
-Bai!!!!!!!!!!!!!!

Azkenean garbitasuna lortu zuen eta aberatsa egin zen.

Egilea:Eneko Dominguez

MIKEL ETA ANTTONEN BIDAIA

ipuin @ 17:38

Baziren behin folio zuri bat eta kartoi zati bat. Folioak Mikel zuen izena zuri-zuria elurra bezain zuria zen eta kartoia, ordea, Antton deitutakoa pila bat aldiz birziklatuta zegoen eta oso marroia zen. Mikel Anttonen biloba zen. Folioa oso zoriontsu bizi zen bere aitonarekin, lasai-lasai. Agureak beti bere bilobari abenturazko istorioak irakurtzen zizkion oheratu baino lehen. Eta goizeko ordu txikitan ordea, abesti polit batekin altxatzen zuen.

Baina zoritxarrez arratsalde ilun batean non haizea zen errege, negozio gizon batek Antton gizajoa Gasteizko postetxera eraman zuen. Orduan larrituta harantza zihoan kamioi batean sartu zen. Bertara ailegatzean egundoko hiria aurkitu zuen. Oso galduta aurkitzen zen ez zekielako non zegoen bere aitona. Orduan bere bila hasi eta ikusi zuen kamioi bat lantegi handi batean sartzen zela. Ondoren lantegiaren punturik altuena begiratu eta Gasteizko postetxea jartzen zuen kolore biziekin. Harantz abiatu zen haizearen laguntzaz. Bere aitona ikusi zuen makina arraro samar batean eta txarrena zen handik igarotzen zirenean heriotza zeukatela itxaroten.

Orduan gizarajoak handik atera behar zuen nahita nahiez. Beraien arteko lotura oso estua zen momentu hartan. Baina Mikelek asko maite zuen bere aitona eta horren ondorioz, indarra ez zegoen lekutik atera zuen bere aititea salbatzeko. Denbora gutxi gelditzen zitzaion baina...
Lortu egin zuen. Handik ateratzea lortu zuen bere heriotza galaraziz.

Handik aurrera Antton eta bere biloba ez ziren bata bestearengandik banatu. Eguzkia zen munduko erregea egun hartan ez Antton joan zen egunean bezala.

“Ez ezazu orri zuri bat ere ez alferrik galdu bakoitzak bere bizitza duelako”

BIRZIKLATU EZAZU MUNDU HOBEAGO BAT LORTZEKO!
Unai Castro

PAPERAREN BEHARRA

ipuin @ 17:37

Orain dela asko herri txiki batean gertatutako istorio bat kontatuko dizuet:

Paperezko herri batean, paper asko bizi ziren, eta hor bertan milaka eta milaka zuhaitz hiltzen zituzten: etxeak, dendak, kotxeak ... paperezkoak egiteko.
Jendea oso pozik bizi zen. Baina bazegoen mutil bat ez zegoela oso pozik, Mikel izenekoa orduan manifestazio bat egin zuen:

-Ez hil zuhaitz gehiago!

-Zuhaitzik gabe geldituko gara!

Baina jendeak ez zuen entzun nahi Mikelek esaten zuena. Mutila, berriz, ekinean zegoen denbora guztian. Baina berriro ez zuten entzun nahi. Orduan mapa bat hartu eta herriko guztiei, erakutsi zien:

-Begira!! Begira!!!

Unai_A1

Herritar guztiak begiratzen hasi ziren. Lehen eta orain.
Guztiak harriturik geratu ziren.

-Egia da, zuhaitzik gabe geldituko gara.

Horren ondorioz, zuhaitzak zaintzen hasi ziren, eta etxeak adreiluzkoak egin zituzten, kotxeak metalezkoak eta dendak adreiluzkoak eta kriztalezkoak ...

Hamar urte pasa ondoren, zuhaitzak hasi ziren eta pertsona guztiak hobeto bizi ziren.

Unai_A2

OHARRA: Ez erabili papera ez duzunean behar !!!!!!!!!!!!!!!!!
eta Natura ez dugu suntsituko horrela hobeto biziko gara.

Unai Ayo

MARTINEN BIZITZA LUZEA

ipuin @ 17:36

Bazen behin Martin deitutako horri bat gaztainondo bat zutena amatzat. Goiz euritsu batean bere ama gizon batzuek hartu zuten eta fabrika ilun batera eraman ere , Martin eta anaiek atera eta plastikozko poltsa batean sartu zituzten.

Aste bat beranduago argia lehenengo aldiz ikusi eta segidan anai-arrebek ohiuka hasi ziren;
-Zer gertatzen da? Non gaude? Eta non dago ama!!!-Batzuk negarrez hasi ziren beste batzuk poltsatik ateratzeko ahaleginak egiten zituzten eta Martin eta lau anaia-arreba zer gertatuko zen itxaroten zeuden.

Denbora asko pasatu zen eta bat-batean aurpegi itsusiko andereño batek hartu gintuen. Begi ilunak, aurpegi tximurtua eta belarri handiak zituena, askojakindun aurpegia zeukan.

Patricia1

Egun batean azkar eta zakarki atera zituzten plastikozko poltsatik eta orri guztiak oihuka ari ziren :
- Zer gertatuko ote da orain??- esaten zuten guztiek.

Mahai berdeetan banatu eta Martini Ekaitzen mahaian tokatu zitzaion, altzari zakarra eta boliaren tintaz bustirik zegoena. Martini boliak kili -kiliak egiten zizkion eta barrezka hasi zen.

- Jajajajaja... zelako kili-kili!
-Baina erotuta zaude! zer zabiltza orain barrezka?- Esan zioten hurbileko mahaikoak. Azterketa amaitzerakoan Martinek ahituta amaitu zuen.

Hurrengo egunean froga zuzenduta eman eta oso gaizki zegoenez, Ekaitzek kajoian sartu eta horrela hiru astetan egon zen.

Azkenean andereñoak esan zien umeei:
- Uztu oraintxe bertan kajoia eta bota behar ez dituzuen orriak - Ekaitzek harritu aurpegiarekin begiratu eta kajoia orririk gabe utzi zuen.

Martinek bere lagunen artean eztututa bidaia luze bat egin zuen. BI egun beranduago erreziklatzera heldu eta lehenengo liburu berziklatua bihurtu zuten.

Patricia2

Liburutegi batean egon zen denbora asko baina egun batean erratuta liburua zakarrontzira jausi eta garbiguneko langileek orri erreziklatuen lekuan utzi zuten.

Azkenean kartoi kaxa bat bihurtu eta ganbara batean sartu zuten, umearen margolanak eta jolasak bere barnean zituelarik. Oraindino han jarraitzen du baina inoiz baino baliagarriago sentitzen da.

Patricia Bilbao-Goyoaga

Orri baten bidaiatxoa

ipuin @ 17:35

Gaur hamabost, Ekaitz eta bere lagunek, abentura txiki bat bizi izan zuten. Bermeon zeuden, ikastolarekin irteera baten. Goiz osoa eman zuten jasotako informazioa orri batean idatzi eta idatzi. Bazkaltzeko ordua ailegatu zen, eta talde askotan banatu ziren. Ekaitz bere gelako mutil batzuekin zegoen; batek txisteak kontatzen zituen besteek barre egin zezaten; beste batek bere janariaren berri ematen zien inguruan zituenei,azken hauei lerdea ateratzen zitzaielarik. Eki, Ekaitzen lagun hoberenetariko bat, bere neskalagun Ainhoarekin zegoen hortik, eta Edurne, Ekiren lehengusina, Ekaitz begiratzen ari zen une oro.

Horrelako batean, Markelek, gelako azkarrenak, mofeta bat ikusteaz batera, oihu bat bota eta denak animalia zegoen zuhaitzera hurbildu ziren. Guztiak zeuden liluraturik, ez baitzuten inoiz horrelakorik ikusi. Bitartean, haize bortitz bat igaro, eta Ekaitzen apunteen orria airean gora altxatu zuen. Inor ez zen konturatu, Edurne izan ezik, eta honek, mutilari abisatu zion. Korrika batean joan ziren Ekaitz eta Edurne orriaren atzetik. Baina zuhaitz batean trabaturik geratu zen. Mutikoa, bakarrik igotzen saiatu arren ailegatzen ez zela ikusi eta Edurne bizkar gainean altxatuz, orria hartu ahal izan zuten. Baina neska txiselarri zen, eta eutsi ezinean zegoela, orria eskuetatik eskapatu zitzaion. Berriz ere orriaren atzetik abiatu ziren, eta oraingoan arrantzale baten txalupan sartu zen folioa. Honi jarraitzea ezinezkoa egin zitzaien, eta guztiz tristeturik, gainontzekoak zeuden lekura joatea erabaki zuten.

Heldu bezain laster, andereñoari gertatutako guztia kontatu zioten, baina honek ez zien inolako kasurik egin:

-Orria ondo gordeta edukiko bazenu, ez litzaizuke hori gertatuko!-oihukatu zion.-Orain zuk jakingo duzu zer egin, ``ez nahiko´´ bat atera nahi ez baduzu; lagun bati eska diezazkiokezu apunte guztiak, edota gogoratzen duzuna idatzi. Gero nik lana baloratuko dizut.

Aurpegi txarrez, bazter batean eseri ziren. Bitartean, orriak bere bideari ekiten zion...

Txalupa hurak Mundakarako bidea zeukan, eta bertara heldu zirenean, gizonak orria hartu eta hortik hurbil zegoen zelai bateko zakarrontzi batera bota zuen. Egun batzuk eman zituen kartzela txiki hartan, behin ume talde bat etorri eta futbolean jolasten, folioa lurrera erori zen, beste zakarrekin batera.

Arratsalde horretan bertan, orritxoak hegaldi berri bat hartu zuen, berriz ere Bermeora.

Bestalde, Bermeon, Ekaitzen ama erosketak egiten ari zen, eta horrelako batean, gure lagun txikia amaren erosketa gurdian pausatu zen. Horrela, etxera heltzean, amak Ekaitzi apunteen orria erosketa poltsatik aterata eman zion.

Hala bada, hurrengo goizean, mutikoak lana itzuli zion andereñoari, eta azken honek, nota ona jartzea erabaki zuen.

Gauean, Ekaitz ohera sartu eta orriak egin izan zuen bidaia imajinatuz, loak hartu zuen.

Oihane landazabal

NIRE BIDAIA ETA..

ipuin @ 17:34

Gurasoek abandonatu ninduten egunean gertatutako istorioa kontatuko dizuet.

“ Bidaia eder bat egin nuen itsasbazterretik. Itsasertzean siesta botatzen nengoela, lasaitasuna apurtu zuen surf taula batek hartu ninduen bere bizkarrean. Honek, surflari bat zeraman nirekin batera. Mutilak, adi-adi begiratu ninduen bere begi urdinekin, itsasoa bezain urdinak. Jarraian konturatu zen nire azal zurian mezu bat idatzia nuela.

Leire_E1

Hondarrean taula utzita, ni hartu eta neraman mezua irakurtzen hasi zen. Bost minutu igaro ondoren, kirolariak itsasora bota ninduen, eta surfean jarraitu zuen.

Uretan jolasean nenbilela, aleta gris eta ikaragarri bat ikusi nuen niregana hurbiltzen zena. Igerian hasi nintzen, hura marrazoa zela konturatu orduko. Abiaduran aritzea alferrikakoa zen, animaliak nik baino askoz ere arinago egiten baitzuen.

Estutasunarekin iritsi nintzen hondartzan zeuden haitz zorrotzetara eta bertan loak menderatu ninduen. Esnatzerakoan, leku ezberdin batean ikusi nuen nire buru bustia eta kezkatuta geratu nintzen non egon ote nintekeen pentsatzen.
Leire_E2
Haizerrota baten puntan aurkitu nintzen, honen hegal baten izkina batean alegia. Bertatik salto egin nuen Holiwoodeko artista baten antzera.

Ilunabarra zen jada eta herrira joatea erabaki nuen. Erdialdean nengoela, etxe eder bat ikusi eta honen hormen barnean sartzea erabaki nuen gaua pasa nezan. Bertan oso ongi hartu ninduten baita afaria eman ere!, honako jaki hauek dastatu nituen: oilasko errea, moluskoak, entsalada eder bat, txokolatezko tarta gozoa... Mahaiak ametsetan agertzen zirenen antzekoa ziren, ederrak!, azkenik bertan bizitzeko aukera utzi eta nik onartu egin nuen.”

Gaur egun etxe horretantxe nago zuei ipuintxo dibertigarriak kontatzen.
Leire Etxegia

ORRI BATEN AMETSA

ipuin @ 17:32

Ni Klima deituriko orri birziklatu bat naiz. Plastikozko kutxa orlegi batean nago. Nire gainean, ehun orri ditut, gutxi gora behera. Bi lagun ditut, Quik eta Silver. Hemen oso gustora nago, nahi dudana egiten dut eta. Nire janaria, kutxa azpian gelditzen diren arrastoak dira, normalean nahiko goxo daude. Ez dut neba-arrebarik, lehen esan dizuedan bi lagun horiekin bizi naiz.

Behin nire lagunekin nengoela, ume batek hartu, eta ez nekien nora eraman ninduen, bakarrik nekien mahai batean nengoela. Mutila kilikiliak egiten hasi zitzaidan, gauza arraroak idazten. Bat-batean, boligrafoa lehertu zitzaion, eta ni zuria izanik, urdina bihurtu nintzen. Ez nekien zer ziren ikur arraro eta desitxuratu horiek. Orduan honek, kutxa gorri batera bota ninduen. Han aste oso bat igaro eta lagun bat egin nuen. Gero, neska batek beste kartoizko kutxa batera garraiatu gintuen nire laguna eta biok. Gauza guztiak han utzita ihes egin genuen handik. Etxetik ateratakoan, oztopo asko jasan genituen, baina azkenean, gela urdin hortatik atera ginen. Ez genekien zein norabide hartu baina azkenean, etxe hartatik alde egitea lortu genuen pozaren-pozez. Ateratakoan, eskailera batzuk ikusi genituen. Behera egin eta ate bat zabalduta ikusi genuenez, hara jo genuen. Ondoren beste neska batek hartu eta larrosa koloreko beste gela batera eraman ere. Neska, zirudienez, gaztea zen. Hurrengo egunean, hartu eta zirriborroak egiten hasi zen nire atzeko aldean, urdina ez zegoen tokian. Irudia ez zitzaidan bat ere gustatzen baina gero, ohitu egin nintzen. Gaztea papera ebakitzen hasi zen, orduan mahi gainean utzi eta bere logelatik alde egin zuen, ziztu bizian. Hurrengo goizean, bere amak zakarrontzira botako ninduela, bat- batean esnatu eta amets bat zela konturatu nintzen.

Leire Arana

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!